XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Hori egiten dutenek, Barojaren obrari buruz eta haren kezka nagusietaz ez dakite benetan gauza haundirik.

Bereziki, euskaldun askoren zonbait iritzi irakurri izan dugu Barojaz.

Oso gauza lanbrotsuak esaten dira honen literaturgintzaren zentzuaz.

Sikologia eta estiloaren aldetikako azterketa eta aipamenek beren interesa badute, hori ezin uka.

Hala ere, nere ustez Barojaren nortasuna bere onera ekartzeko, bere berezitasun eta iritzi nagusietan ezagutzeko (Euskal Herriari buruz, batez ere), Abiranetaren saila irakurri beharra dago.

Handik atera litezke, hain zuzen, Barojaren zonbait pentsamolderen aztarrenik oinarrizkoenak.

Barojak hemeretzigarren mendeaz pentsatzen zuena, geroagoko beste gauza askotaz pentsatuko zuenaren iturburu baita.

Abiranetaren ibilerei jarraituz, Baroja lehenengo karlistadaren garaira heltzen da.

Lehenengo karlistada hartan euskaldunok geure burua agertzen dugu.

Kontradiziorik bortitzenek beren adierazpen larria iristen dute.

Lehen karlistadaz idaztean Barojari luma zorroztu egiten zaio.

Behin eta berriz, Abiranetak liberalen alderdira jotzen du; harentzat ez dago aurrerapenik liberal dotrinetan baizik.

Hala ere, dotrina haiek sostengatu eta burutu behar dituzten politiko, militar eta influentziadunetan ez du usterik.